Basque
Basque
Brochure 1
Brochure 2
<<

Jaun/Andere agurgarria,


Zerbait erratea beste zerbait erran nahian : hau da eguneroko errealitatea pertsona afasiadunentzat. Afasia mundu osoan existitzen da eta edonori gertatzen ahal zaio. Munduan zehar, 5 milioi kasu inguru badaude.

Honi loturik, afasiari buruzko argibideak biltzen dituzten liburuxkak aurkituko dituzu : afasia, burmuineko lesio baten ondorioz gertatzen den hizkuntzaren nahastea da, mintzatzeko, ulertzeko, irakurtzeko edota idazteko arazoak bat-batean eragiten dituena.

Liburuxka hauek eskaintzen ditu Association Internationale Aphasie-k (AIA)/ Afasiaren Nazioarteko Elkarteak (ANE). Elkarte honen helburua da hizkuntzaren nahaste horri buruzko argibideak mundu osorat zabaltzea.

Afasiaren elkarte nazionalen indarrei esker bai eta Rotary club ainitzei esker, liburuxka hauek eskainiak zaizkizu.
Gaisoak eta familiak laguntzeko helburua dute. Beraz eskatzen dizugu pertsona hauei edo elkarteetan banatzea : neurologiako zerbitzuetan, errehabilitazioko zentroetan, logopeda zentroetan, zure herriko elkarteetan.

Argibideak eskainiz, gure xedea da lagungarri izatea eta batez ere pertsona afasiadunak bakardadean ez erortzea.

Zure iritzi eta proposamenak ongi etorriak dira; harremanetan jar zaitezke zuzendariarekin (inglesez hobe).


Gure sentimendurik hoberenak,

Association Internationale Aphasie


Mrs Monique Lindhout.

made possible by Rotary